Aurkezpena 2017-06-17T11:26:19+00:00

KORTERRAZA PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

KORTERRAZA 2008. urtean jaio zan, elkarteko bazkideek ikus-entzunezko lanak aurkezteko eta jendeak kalean dohainik ikusteko aukera izan dezan sortutako proiektua da. Andra Mari Zuriaren enparantza aukeratu zan eskaparate moduan, herritarrei erraztasunak emateko eta hiriko bihotza delako.

2008. ko uztailean bi egunetan zehar, 4 X 3 metrotako pantaila enparantzako terraza batean jarri eta martxan ipini genuen lehenengo proiekzio audiobisuala,Arte eta Ofizioko Eskolan egindako lan onenak proiektatuz.Jendearen erantzuna ezin hobeagoa izan zen, eta jarraitzea erabaki zen.

Bigarren edizioan exprezio artistiko berriak gehitu zitzaizkion, dantza eta musika. Modu honetan, ekintza kultural sendoagoa lortu zan, herritarren partaidetzari bildua. Berriro ere, arrakasta erabatekoa izan zen.

KorterrazaJueves-18-compressor

Azkenenean Kultura Kalean! Elkartea gauzatu da, Vitoria-Gasteizen kulturarekin erlazionatuta dauden ekintzak sortu eta sustatzeko. Helburua, normalean ezparru itxi eta pribatuetan joan beharrean, hiritarrak hiriko kaleetan ekintza kultural ezberdinak dohainik disfrutatzeko aukera sortzea da. Une honetan sortzen da ofizialki ikusleentzat doan den KORTERRAZA film labur jaialdia.Bertan urtero kontzertuak, proiekzioak eta sorpresa ugari prestatzen dira, hiritar eta turistentzako elkargune bihurtuz.

Lehenengo 4 edizioek izandako arrakastaren ondoren, bataz beste 3000 partehartze inguru egunero proiekzio eta kontzertuetan, 5. edizioan kokapen aldaketa erabaki genuen Andra Mari Zuriaren jatetxeko terraza utzi eta Artium-eko barruko enparantzara joatea izan zen, berez kokapen honek jaialdi mota hauek ospatzeko aukera gehiago ematen zigulako. Gainera jaialdia Gasteiz hirian jada finkatua zegoenez, agian lurraldean zehar zabaltzea erabaki genuen formato txikiago batean, arabar guztiek gorakada handia izan duen mota honetako ikuskizun bat eskuragarri izan zezaten. Bi proposamen hauen emaitza berriro ere arrakasta izan zen. Artium-ek esku zabalik jaso gintuen gorantza zetorren jaialdi hau eta Arabako Foru aldundia eta Araia-ko Udalei esker, lehenengo aldiz Korterraza Gasteizetik kanpo ospatu zen. Ideia pixkat prueba piloto bezala hartu genuen, beste herrialde batzuetara eramatea komeni zen jakiteko.

Añana-compressor

Berriro ere emaitza ezin hobeagoak izan genituen eta 2016 ean Korterraza Araba guztitik eramate lortu genuen, udako gau hoietan doan den zinema bat eskeiniz. Baina ez gara hor geratu, azkenengo bi urtetan, eskeintza hobetu dugu eta herrialde gehiagotara helduko gara sekzio ezberdinak aurkezten eta agian jaialdiak gure lurraldeko mugak ere gainditu lezake.

Zuen zain geratzen gara