Korterrazako palmaresa 2022

Korterraza Gasteizek 2022an ospatu du bere ediziorik jendetsuena. Film laburren proiekzioen eta kontzertuen artean, 7.500 pertsona baino gehiago igaro dira Artium Museoaren kanpoaldetik. Aipamen berezia izan dute laburmetraien hiru saio ikusgarriek, barne plaza beteta eta 700 pertsona baino gehiago jardunaldi bakoitzean.

Jaialdiak 13. edizio honetako palmaresa du dagoeneko, Korterraza Sensibiliza (abuztuaren 25ean, Artium Museoko barne plaza) eta Korterraza Txiki (irailaren 1ean, Zumaia plaza) proiekzioen eta sarien faltan. Hauek izan dira 2022ko irabazleak:

– Alex Angulo Saria: Sergi Martíren ‘La banyera’.
– Keler Saria: Oriol Villarren ‘Cemento y acero’.
– Laboral Kutxa – Gasteizko Publikoaren Saria: Oriol Villarren ‘Cemento y acero’.
– Grupo Eleyco a la mejor comedia Saria: Javier Fesserren ‘Kellys’.
– Bertako Igogailuak – Euskara Saria: ‘Berak Baleki’, Aitor Gametxorena.

Zorionak guztiei!