Guztira 6.656,73 €banatu dira Korterraza 2020ren edizio honetan, aurreko urteetan baino kopuru txikiagoa, saioetako ikusle-kopurua jaitsi egin baita, elkarte antolatzailearen aurtengo misio nagusia lortzeko gure protokoloetan ezarritako segurtasun-neurriak bete behar zirelako, COVID 19ren proiekzio seguruak lortzea baino ez baitzen. Hori lortu dugu, 30 proiekzio baino gehiago egin ditugu eta kutsatu ere ez.

Beti bezala, sari asko eta oso ondo banatuta daude; izan ere, Korterrazak, sariak ordaintzeaz gain, film labur bakoitzaren lana duindu nahian, aukeraketagatik eta emanaldietara joaten den ikusle kopuruagatik ordaintzen du.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!