11.000 lagunek gozatu dute Korterrazarekin
Korterraza elkarteak aire zabaleko film laburren eta musikaren edizio arrakastatsua ospatu du beste behin ere. Korterraza Gasteizek 7 eguneko programazioarekin, 8 emanaldirekin, 9 kontzerturekin, sareentzako serie batekin, jardunaldi profesional batekin, euskarazko antzerkiarekin eta Toni Acostari egindako omenaldiarekin ospatu zuen bere XVII. edizioa. Jaialdiaren zatirik handiena ekainaren 24tik 27ra izan zen Artium Museoaren kanpoaldean eta Izaskun Arrue Kulturgunean. Martxoaren 3ko plazan, Falerina Lorategian eta El Prado parkean ere jarduerak egin ziren. 9.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten jardueretan eta aire zabaleko kulturaz gozatu zuten. Korterraza Arabaren XII. edizioan, 2.200 lagunek baino gehiagok denbora entretenigarria eman zuten film laburrekin Arabako 36 herritan egin ziren aire zabaleko 37 saioetan. Jaialdia ekainaren 19tik irailaren 4ra bitartean izan zen, Arabako txoko guztietara kultura hurbilduz. Eta, beti bezala, jarduera guztiak doakoak eta herritar guztientzat irekiak izan ziren, kaleko kultur jardueren bidez kohesioa sustatu nahi duen jaialdi batean.
Guztira, Korterraza elkarteak 45 film labur saio egin ditu aurten Arabako 37 herritan, eta 11.200 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
Korterraza Kultura Kalean! elkarteak antolatzen du. Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Laboral Kutxaren, Bertako Igogailuak, Keler, El Correo eta EITBren babesa du eta Artium Museoa, Izaskun Arrue Kulturgunea, Montehermoso Kulturgunea, Hotel Hito eta Radio Vitoriaren lankidetza Gasteizko edizioan; eta Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren, El Correoren eta parte hartu duten udalen babesa Arabako edizioan.


























