KORTERRAZA 2026 FILM LABURREN AUKERAKETA
Korterraza-k 2026ko ediziorako film laburren aukeraketa du. Gasteiztarrek eta arabarrek 50 film laburrekin gozatuko dute udan, aire zabaleko saio entretenigarrietan. Hautaketa-prozesua bereziki zaila izan da aurten, izena eman duten film labur ugariengatik. Lehiaketak 1.384 lan jaso ditu, iazko 1.040 lanak eta 2023an jasotako 1.123 lanak baino gehiago.
Korterraza Gasteizek 17. edizioa ospatuko du Gasteizen ekainaren 24tik 27ra bitartean, nahiz eta lehiaketa ekainaren 12an, ostirala, hasiko den Korterraza M3moria proiekzio bereziarekin. Lehiaketaren zine programazioa abuztuaren 20an osatuko da Korterraza Sensibiliza saioarekin.
Korterraza Arabak ekainaren erdialdean hasiko du 12. edizioa. Irailaren erdialdera arte, Arabako 40 herri inguru zeharkatuko ditu jaialdiak, film laburren saio dibertigarriekin.
Kontsultatu agendan saioen egunak eta ordutegiak.

















































