4 Kontzertu galanta Korterraza Gasteiz 2021ean. Corizonas, Freedonia, Willis Drummond eta a Contra Blues izango dira Gasteizko Film Laburren eta Musikaren 12. edizioan.

Hemen utziko dizkizuegu Iradier Arenan egingo diren lau kontzertuen datak:
– A Contra Blues: uztailak 7, asteazkena, 19.30 h.
– Willis Drummond: uztailak 8, osteguna, 19.30ean
– Freedonia: uztailak 9, ostirala, 19.30ean
– Corizonas: uztailak 11, igandea, 19.30 h.

Kontzertuetara joateko bonuak maiatzaren 24tik 30era jarriko dira salgai. Aldez aurretik jakinaraziko dugu gure sare sozialetan zein egunetan egongo diren eskuragarri.

Antolatzaileak kontzerturen bat ixteko lanean ari dira, kartel musikal handi bat biribiltzeko.

Korterraza Gasteiz Kultura Kalean! Elkarteak antolatzen du. Elkarteak Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Laboral Kutxaren, Kelerren, Eleyco Taldearen, Bertako igogailuen eta El Correoren babesa du.