Hurbildu zaitez Iradier Arenara, urteko film labur nabarmenenez gozatzera. Komedia, suspense, drama eta animazio ugari. Hiru emanaldi: 7an (asteazkena), 8an (osteguna) eta 9an (ostirala), 22:00etatik aurrera.
Lekua bete arte sartu ahalko da emanaldietara, doa.
Hiritar arduratsu bat, txartel bat eta bi funtzionario burugabe.
Zer egiteko prest egongo zinateke, lanpostua lortzeko?
Alaba bat, ama bat eta albiste txar bat.
Neskato batek eta amak deabru beldurgarri bati aurre egingo diote.
Emakume batek poltsa bat eta mezu misteriotsu bat jasoko ditu.
Min ematen duten egoerak eta aitortza zailak.
Alderdi politiko batek bere etorkizuna erabakiko du. Nor gailenduko da?
Emakume on bat eta arazodun gizon bat.
Bikote bat. Pandemia bat. Milaka kilometroko distantzia. Bideodei bat.
Hondartza bat, sorosle bat eta Alzheimerra duen bainulari bat.
Nortasun bat, tradizio bat, kirol bat…
Laneko jai bat, bi lankide eta une intimo bat.
Desorduko kakalarria, komun bat eta bi lankide.
Bi garbitzaile, zaindari bat eta gutun-azal misteriotsu bat.
Rider batek atea jo du. Zer ekarriko ote du?
Arauak, batzuetan, hautsi egin behar dira.
Arratoi batzuek ziza desiragarri bat aurkitu dute, eta ezin diote tentazioari eutsi.
Salaketa bat jartzeak erraza izan beharko luke, baina ez da beti hala izaten.
Zoritxarrekoa da ba zonbi-izurrite batean kaparrik gabe geratzea.
Irabaz diezazuten utzi edo garaipenaren bila joan.
Aingeruek ere laguntza behar izaten dute.
Bi lapur eta ezin hobeto doan lapurreta bat.
Eta kasete batean bezala atzera egin ahalko bagenu?
Eta RAE ados dago?
Etorkizuna aldatzen duten elkarrizketak.
Promes bat, sekretu bat eta baldosa hautsi bat.
Ziur lagun batengatik edozer egingo zenukeela?
Lapurreta bat eta inguruabarren konplize bat.