Sinestezina  edizioa

Korterraza Gasteizek bere ediziorik onena itxi du. Ia 10.000 pertsona hurbildu dira Gasteizko aire zabaleko film laburren jaialdiaren 14. edizioko bost proiekzioekin eta sei kontzertuekin gozatzera. Uztailaren 20tik 22ra, Artium Museoaren kanpoaldea bete egin zen film laburren 3 saio orokorretarako eta 6 kontzertuetarako: Sex Museum, Rufus T. Firefly, MFC Chicken, The Soulbreaker Company, Kamikaze Helmets eta Memphis.

Film laburren emanaldiek, aurten ere, arrakasta handia izan zuten ikusleen artean. Saioak hasi baino 30 minutu lehenagotik, aulkiak beteta zeuden, eta saio bakoitzean 700 lagun inguru bildu dira tarte entretenigarri bat pasatzeko, proposamenen kalitateak eta interesak markatutako 36 film laburren aukeraketarekin.

Kontzertuen atalean, jende asko igaro zen Artium Museoaren kanpoaldetik eta inguruetatik programatutako 6 kontzertuekin gozatzeko. Adin guztietako jende eta giro aparta, benetako 6 bolazoentzat.

Eta Korterraza Gasteiz 2023ren programazioak arrakastaz jarraitu zuen abuztuan, publiko espezifikoagoentzako bi proiekziorekin. Abuztuaren 24an, Artium Museoaren barruko plazan, Korterraza Sensibiliza saioa izan zen, gai sozialeko film laburretan oinarritua, eta abuztuaren 31n, haurrek arratsalde-gau dibertigarria igaro zuten Zumaia plazan, Korterraza Txiki umeentzako saioarekin.