Korterraza Gasteizek Iradier Arenan egingo du 12. edizioa uztailaren 7, 8, 9 eta 11n. Urtero bezala, publikoak azken urteko film labur aipagarrienekin eta kontzertu indartsuekin gozatu ahal izango du.
Aurten, Gasteizko aire zabaleko Film Laburren Jaialdia Iparraldeko Parkean egitekoa zen, 2020ko edizio arrakastatsuan bezala, baina osasun-egoeraren inguruan dagoen ziurgabetasunak Kultura Kalean! Elkartea Kultura Bizia ekimenean parte hartzera eta Korterraza Gasteiz 2021 Iradier Arenan ospatzera eraman du.
Korterraza Gasteiz Kultura Kalean! Elkarteak antolatzen du. Elkarteak Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Laboral Kutxaren, Kelerren, Eleyco Taldearen, Bertako igogailuen eta El Correoren babesa du.